Iratxe Ibarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako txartela lortu du Etxebarrian
#Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa irabazi du markina-xemeindarrak. Abenduaren 20an jokatuko da finala. Ibarrak 475,5 puntugaz lortu zuen finalerako txartela. Ondoan egon ziren finalaurrekoan, Ander Elortegi Garatea (467 puntu), Eneko Abasolo Txabarri Abarkas (469 puntu), Fredi Paia Ruiz (474,5 puntu), Joseba Artza Zubillaga (469 puntu) eta Miren Amuriza Plaza (464 puntu). Haiek puntuazioen zain geratuko dira finalean egongo diren jakiteko.
Ikusleen berotasuna Giro bero-beroa sortu dute bertsozaleek zapatu arratsaldean Etxebarriko frontoian: 600 lagun elkartu ziren #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoaz gozatzeko. Gai emaile beharretan Bernar Mandaluniz Plaza ibili zen. Epaimahaia hurrengoek osatu zuten: Ander Txakartegi Basterretxea, IƱaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Mirari Azula Aurrekoetxea; idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan zen. Bigarren finalaurrekoa azaroaren 30ean jokatuko da, Urdulizko Iparralde kiroldegian, 17:30ean; hirugarrena abenduaren 7an, Amorebieta-Etxanon, Amorebieta IV. frontoian, 17:30ean.