Gabonetarako gozokiak egiten ikasiko dute zapatuan
Mendatako Udalak Gabonetarako gozokiak egiten ikasteko tailerra antolatu du zapaturako. 18:00etan Artapen egon beharko dute parte hartu nahi dutenek.Hain zuzen, Gabonetako gailetak, trufak eta turroiagaz egindako flana egingo dituzte aipatutako tailerr...
Hain zuzen, Gabonetako gailetak, trufak eta turroiagaz egindako flana egingo dituzte aipatutako tailerrean parte hartzen dutenek, eta horretarako, bakoitzak nahi dituen osagaiak erabili ahal izango ditu. Hori eginda, «sormena landu eta ikarragarrizko emaitzak lortuko» dituzte parte hartzaileek, udalaren arabera.
Tailer horretan, gutxienez, zortzi-hamar bat lagunek parte hartu beharko dutela zehaztu dute udal ordezkariek, eta haiek guztiek, Marije Mimenza izango dute irakasle.
18:00etan hasiko den tailer horrek bi orduko iraupena izango du, eta sukaldaritza gustukoa duten herritar guztiei zuzenduta egongo da.
Tailerrean parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute 94-625 47 22 edota 94-625 72 04 telefono zenbakira deituta. Horretarako azken eguna bihar izango dute.