Sarekideak egiten ibili dira Sareko kideak Ondarroan
Sareko kideak sarekide berriak egiten ibili ziren domekan. Egia-Iriondo memoriala zela eta, postua ipini zuten Ondarroako alde zaharrean.
Sareko kideak, elkarteko informazioa zabaltzen eta liburua ematen aritu ziren, besteak beste. Horrez gain, urtarrilaren 10ean Bilbon egingo den manifestazioari buruz ere informazioa eman zuten hara hurbildu ziren guztiei.