Ustez, karelez kanpoko bost bat motor ostu dituzte Eako portuan
Ertzaintzak jakinarazi duenez, ustez ontzietako karelez kanpoko zenbait motor lapurtu zituzten atzo goizaldean Eako portuan.Atzo 08:15ean jaso zuten ertzainek herritarren abisua, ustez aipatu motorrak ostu zituztela esanez. Orain arte, salaketa bakarra...
Atzo 08:15ean jaso zuten ertzainek herritarren abisua, ustez aipatu motorrak ostu zituztela esanez. Orain arte, salaketa bakarra jarri dutela adierazi du Ertzaintzak, eta herritarren arabera, bost bat motor lapurtu dituztela gaineratu du. Diotenez, goizaldean egin behar izan zuten lapurreta, gauean hainbat herritar baitzeuden portuan.
Salaketa hori kontuan hartuta, Ertzaintzak dagokion ikerketa hasi du, «gertatutakoa argitzeko eta ustezko lapurrak atxilotzeko».