Hamalau kamera, eta hainbat bizipen
Argazkilaritza gustuko duten kuadrilla anitza da Photoka elkarteak bere baitan batzen duena; han eta hemen dabilena. Apirilaren 24ra bitartean, beraien argazkiak daude ikusgai Elai-Alai aretoan.Argazkilaritza gure bihotzetan». Hala dio Photoka elkart...
Argazkilaritza gustuko duten kuadrilla anitza da Photoka elkarteak bere baitan batzen duena; han eta hemen dabilena. Apirilaren 24ra bitartean, beraien argazkiak daude ikusgai Elai-Alai aretoan.
Argazkilaritza gure bihotzetan». Hala dio Photoka elkarteak duen webguneak (http://photoka. net). Hamazazpi lagun, eta hainbat klik. Kamera aldean, hainbat bidaia, bizipen eta momentu betikotu eta webgunean erakutsi dituzte.Orain, baina, webgunetik aretora eraman dituzte lan horietako asko.
Iñaki Unamuno, Ruben Petralanda, Jesus Carmona, Jose Ramon Erezuma, Juan Ramon Zaldunbide, Bittor Azula, Alvaro Vazquez, Aitor Arana, Raul Arroyo, Laurentzi Martinez, Alberto Gomez, Jon Beristain, Javier Muñoz eta Jon Alastra. Hamalau argazkilariren zenbait irudi hautatu eta jendaurrean erakusgai ipini dituzte, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan.
Aniztasuna
Paisaiak, erretratuak… Busturialdeko, Euskal Herriko zein mugetatik harago hartutako irudiak ikusi ahalko ditu bisitariak Photoka Gernika-Lumoko argazkilaritza elkarteak ipini duen erakusketan. Surflari bat Lagan, Gautegiz Arteagako Ozolloko errota, Donostia… mundu zabalean ateratako beste hainbat argazkigaz bat egiten dute erakusketan.
Hilabetez erakusten
Pertsonak zein animaliak, lekuak zein momentu zehatz batek utzitako irudia, mendia eta itsasoa… Koloreek eta zuri-beltzek betetzen dute Elai-Alai areto txikiko gela.
Herenegun inauguratu zuten Gernika-Lumoko Photoka argazkilaritza elkartearen erakusketa, eta apirilaren 24ra arte egongo da ikusgai.