Jaietan txosna jartzeko eskabidea apirilaren 30era arte egin daiteke
San Pedro jaien baitan ekainaren 25etik uztailaren 6ra bitartean izango dute txosna jartzeko aukera interesa duten kultur, kirol eta gainerako taldeek. Horretarako, hala ere, eskabidea egin beharko dute udaletxean, apirilaren 30a baino lehen.Jai Batzor...
Jai Batzordeak esandako gunean kokatu beharko dituzte txosnok, eta hainbat izango dira bete beharko dituzten baldintzak. Jaiak amaitu ostean, esaterako, diru-sarreren eta gastuen balantzea aurkeztu beharko dute txosnak instalatzeko baimena duten talde eta ekarte guztiek, bi hilabeteko epean.
Mundakako Udalak jakinarazi duenez, txosnan ezin izango dute 18 urtetik beherakoek egon, ezta lanik egin ere. Txosnagune bakoitzean, gainera, megafonia bakarra jarri ahalko dute, txosnen artean arduraduna izendatuta. Azaroaren 11ko 15/1998 Legeari jarraiki, halaber, guztiz debekatuta izango dute txosna barrukoek adingabeei alkoholdun edariak zein tabakoa saltzea. Txosnak, bestalde, Mundakako Udaleko alkatetzak zehaztutako ordutegian itxi beharko dituztela azaldu du Mundakako Udalak.
Frankiziarik gabeko erantzukizun zibileko poliza ere aurkeztu beharko dute eskabidea egiterakoan, eta 1.000 euroko bermea jarri beharko dute, egon litezkeen kalteak konponduko dituztela bermatzeko.