Zulaika eta haren mundua
Arrantzaleak eta Bermeoko paisaiak erabili ditu Jose Ramon Zulaika Bermeoko bizilagunak Nestor Basterretxea aretoan jarri duen erakusketako lanetan. Domekara bitartean dago ikusgai, 19:00etatik 21:00etara.Arrantzaleak eta Bermeo islatzen ditu Jose Ramo...
Arrantzaleak eta Bermeoko paisaiak erabili ditu Jose Ramon Zulaika Bermeoko bizilagunak Nestor Basterretxea aretoan jarri duen erakusketako lanetan. Domekara bitartean dago ikusgai, 19:00etatik 21:00etara.
Arrantzaleak eta Bermeo islatzen ditu Jose Ramon Zulaika Bermeoko bizilagunak Nestor Basterretxea aretoan jarri duen erakusketan. Haren esanetan, «metaforikoki» erabiltzen ditu arrantzaleak bere lanetan, baita Bermeoko paisaiak ere, bertan bizi delako eta haiek direlako arduratzen dutenak.Bermeoko paisaiak eta arrantzaleak erabiltzen dituela dio Zulaikak, «komertzialena» delakoan, «bestela jendea ez zen hurbildu ere egingo». Hortaz, jendea erakartzeko modu bat dela uste du. Hala ere, ez du egiten horiek saltzeagatik, «baizik eta hurbilekoak dituelako eta hori delako bizi duena».
Planteamendu bikoitza
Margolanek planteamendu bikoitza daukate: lehenengo planoa, oso figuratiboa eta akademikoa dena, eta zenbaitetan «garrantzitsuagoak» diren bigarren planoak edo atzealdea, kubistak direnak. Bizi duen mundua margolanetan islatzen saiatzen da Zulaika. Mundu erreala eta fantastikoa erabiltzea atsegin du, eta fantasiazko mundu horretarako erabiltzen ditu margolanen atzealdeak. Izan ere, haren ustetan, bi gauza horiek osatzen dute benetako errealitatea: «Fantasiak beti du erreala den zerbait».
Olioa erabiltzen du Zulaikak bere margolanak egiterakoan. Beste teknika batzuk erabiltzen saiatu bada ere, erosoen olioagaz sentitzen dela esan du, «etengabe zuzentzeko aukera eskaintzen baitu».
Iritziak garrantzitsuak
Bere pintura «oso pertsonala» dela dio Zulaikak, horregatik, egun, «orduan eta zailagoa» da handik bizitzea. Zulaikarentzat garrantzitsua den mundu «pertsonala» da egiten duena, «baina gainontzekoei berdin zaie».
30 lan inguru ikus daitezke Nestor Basterretxea aretoan, eta guztiak salgai daude. Domekara bitartean bisita daiteke erakusketa, 19:00etatik 21:00etara.
Pintura ikusi gura dutenei hurbiltzeko deia egiten die Zulaikak; «gustatu ahal zaie edo ez», dio. Besteen iritziak garrantzitsuak dira berarentzat, «onak ala txarrak» izan.