Kemen Uranga presoa heldu da Darocako kartzelara
ONDARROA // Kemen Uranga Artola preso politiko ondarrutarraren senideek jakitera eman dutenez, aurreko zapatuan Alcala-Mecotik lekuz aldatu eta gero, herenegun heldu zen Darocako (Zaragoza, Espainia) espetxera. Senideekin atzora arte berba egiteko auke...
ONDARROA // Kemen Uranga Artola preso politiko ondarrutarraren senideek jakitera eman dutenez, aurreko zapatuan Alcala-Mecotik lekuz aldatu eta gero, herenegun heldu zen Darocako (Zaragoza, Espainia) espetxera. Senideekin atzora arte berba egiteko aukerarik ez bazuen eduki ere, ondo dagoela aitortu du telefonoz egindako deian. Momentuz, beste preso sozialekin batera dago, 1. moduluan.