Sabin Foruria Memoriala lehiatuko da domekan, Markina-Xemeinen
103 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek Lea-Artibai eskualdean zehar. Martxoan hasi zen Lehendakari Txapelketako zortzigarren proba puntuagarria izango da25. Sabin Foruria Memoriala lehiatuko da domekan, Lea-Artibaiko errepideetan zehar. ...
103 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek Lea-Artibai eskualdean zehar. Martxoan hasi zen Lehendakari Txapelketako zortzigarren proba puntuagarria izango da
25. Sabin Foruria Memoriala lehiatuko da domekan, Lea-Artibaiko errepideetan zehar. 103 kilometroko ibilbidea egin beharko dute amateur mailako txirrindulariek Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak urtero antolatzen duen lasterketan. 16:00etan irtengo dira Aldaola kaletik.Markina-Xemeindik irtenda, kostako bidea hartuko dute hasteko txirrindulariek. Berriatutik pasatuta, Ondarroara joango dira, eta handik Lekeitiorantz joko dute, Mendexatik pasatuta. Gero, Oleta igaro eta Milloin behera jaitsiko dira berriz ere, Markina-Xemeinerako bidean.
Bigarren buelta Lekoiztik egingo dute. Aulestirako bidea hartu eta Gizaburuagatik igarota, Oletan berriz Milloirantz hartuko dute txirrindulariek, handik Markina-Xemeinera joateko.
Azken buelta hori bi bider eman beharko dute helmugara heldu orduko. Helmuga Aldaola kalean egongo da, erdialde inguruan.
Lehendakari Txapelketa
Markina-Xemeingoa Lehendakari Txapelketako zortzigarren proba puntuagarria izango da. Martxoaren hasieran hasi zen lehiaketaren sailkapenaren buruan, 107 puntugaz, Seguros RGA taldeko Jonathan Lastra aurkitzen da, iazko Sabin Foruria Memorialaren irabazlea. Atzetik dauka, 34 puntu gutxiagogaz, Jon Irisarri Fundacion Euskadi-EDP taldeko txirrindularia.
Caja Rural-RGA taldeko txirrindulariak «pozik» altxatu zituen besoak, iaz, Markina-Xemeingo Aldaola kaleko helmugan, eta aurten ere gauz bera egiten saiatuko da, seguru.
Txirrindulari guztiak Aldaola kaleko helmugara ailegatutakoan, udaletxe aurrean banatuko ditu sariak Markina-Xemeingo Txirrindulati Elkarteak.