Bihar hasiko da azoka berezietarako postua eskatzeko epea
Ekainetik abendura bitartean egiten dituzte azoka bereziak Gernika-Lumon, hilabete bakoitzeko lehenengo zapatuan. Azoka horietan salmahaia ipini gura duenak, baina, eskaria egin beharko du aldez aurretik. Horretarako epea bihar zabalduko dutela jakinar...
Eskaera orria www.gernika-lumo.net ataritik jaitsi dezakete eskatzaileek. Bestela, udaletxean bertan ere eska dezakete. Orri hori behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Gernika-Lumoko udaletxean, parte hartu gura duten azoka berezia baino hamabost egun lehenago.
Bertokoa sustatu
Ekainaren 6an egingo dute 2015eko lehen azoka berezia, eta Urdaibaiko txakolinari eskainitakoa izango da. Hilabete bakoitzeko azoka bereziek bertoko produktuak ezagutzera ematea dute helburua. Txakolinaz gain, Bizkaiko untxia, Gernikako piperra, Arabako Errioxako ardoa, bakailaoa, Gernikako indaba edota sukalkia hartuko dituzte azokek, produktu berezi legez.