Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Alcala Mecora eraman dute Ibon Iparragirre

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/10/24
Ibon Iparragirre Burgoa preso ondarrutarra espainiaratu egin dutela jakitera eman dute haren senideek. Zapatu eguerditik [urriak 24] larriki gaixorik dagoen presoaren berri barik egon zen familia, eta iluntzen Iparragirrek egindako deiaren bidez jakin zuten Alcala Mecoko kartzelara (Madrid, Espainia) eraman zutela. “Gure susmorik txarrenak bete egin dira azkenean. Hemengo epaiketa egin ostean, Ibon berriro ere urrundu egin dute”. Iparra Galdu Baik plataformako kideek azaldu zutenez Ibonen senideek bisita zuten zapatuan, 12:00etan, Zaballako espetxean, eta sartzera zihoazela bisitarik ez zutela esan zioten haren amari. “Zehatz esanda, bisiten zerrendan ez zirela agertzen esan zioten. Bisitarik ez edukitzearen zergatia galdetu zutenean, bertan ez zegoela ziurtatu zieten kartzelako arduradunek. Burgoseko espetxe batetara lekuz aldatu zutela esan zieten”.
Ondarroan gaur eguerdian egindako elkarretaratzea

Ondarroan zapatu eguerdian egindako elkarretaratzea

Iparragirreren lagun eta senideek nabarmendu dutenaren arabera, espetxe zuzendaritzako arduradunek Burgoseko kartzelan bisita egiteko baimena eman zieten zapatu arratsaldean [urriak 24], 17:15ean. Senideak, ordea, Burgoseko kartzelara joan zirenean, han ez zegoela esan zieten hango arduradunek. “Momentu honetan ez dakigu non dagoen ere”, azpimarratu zuten orduan. Ibon Iparragirre berak deitu zuenera arte non zegoen ere jakin barik egon ziren senideak, ordu luzeetan. Azken urruntzea salatzeko, atzo [urriak 25], 13:00etan, elkarretaratzea egin zen Ondarroako Alamedan. “Egoerarekin amaitzeko ordua da. Ibon eta larriki dauden presoak etxean nahi ditugu”.
Domeka eguerdian Ondarroako Alamedan egindako elkarretaratzea.

Domeka eguerdian Ondarroako Alamedan egindako elkarretaratzea.

Bestalde, zapatuan [urriak 24], dozenaka lagunek eta Lea-Artibaiko EAJko eta EH Bilduko hainbat zinegotzik Ibon Iparragirre etxeratzeko eskatu zuten Ondarroan egindako elkarretaratze isilean. Etxean nahi dugu lelopean, ordu laurden inguruko elkarretaratzea eginez. Egoera horren aurrean, azaroaren 7an elkartasun martxa egingo dute, Ondarroatik abiatuta. Herritarrek autobusean izena eman ahal dute, eguena aurretik, Ondarroako Anaitasuna edo Kulixka tabernetan. Martxa Iparra Galdu Baik plataformak antolatuta dago eta eskualdeko eta inguruetako herritar guztiak martxan parte hartzera gonbidatu dituzte plataformako kideek.    

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Euskal Herria, Bizkaia

«Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei

Ekonomia, Bizkaia

Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela

Ekonomia, Araba, Bizkaia

Cap Capitalek sindikatuei esan die Tubos Reunidoseko langileen %20 kaleratuko lituzkeela

Euskal Herria, Bizkaia

Atzera bota dituzte Berangoko auzian ebatzitako absoluzioaren aurkako helegiteak

Bizigiro, Bizkaia

Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, ‘The World’s 50 Best Restaurants’ zerrendaren arabera

Euskal Herria, Bizkaia

Bigarrenez Bilboko familia baten etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dutela jakinarazi du AZETek

Kultura, Bizkaia

Bilboko Bira kulturguneak programazioa etengo du

Zuzeneko laguntzak lehenetsiko ditu Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebizitzaren alorrean «neurri zehatzak eta eraginkorrak» eskatu ditu Etxebizitza Ekintzak plataformak

800 milioi euroko aurrekontu «sendo, orekatu eta errealista» osatu du Bilbok

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.