Denboraldiko lehen proban parte hartuko du Ager Solabarrietak
Ager Solabarrieta tiratzaile olinpikoak eta Maite Badiola bere laguntzaileak etzi hasiko dute denboraldia. Solabarrietak Santanderren (Kantabria) jokatuko den Espainiako Tiro Olinpikoko txapelketaren finalean parte hartzeko puntuagarria izango den prob...
Kirol egokituan aritzen den ondarrutarrak gaineratu duenez, etzandako kategorian parte hartzeko asmoa ere badauka. «Europa mailan zutikako kategoriaz gain, etzandakoan ere aritzen dira, eta txapelketako arduradunak kategoria hori ezarri edo ez aztertzen ari dira. Horrela baldin bada, etzandakoan ere parte hartuko dut».
Denboraldiko lehen probari dagokionez, oso gogotsu dagoela aitortu du, eta bere helburu nagusia Espainiako Txapelketako finalean parte hartzea dela nabarmendu du. «Entrenamenduetan gustura geratu naiz, eta aurten, karabinagaz hobeto aritzea espero dut. Probari begira, gutxienez, 570 puntu lortu nahi ditut».