KAE 1 liga Getarian eta Hondarribian jokatuko da asteburuan
Denboraldiko bigarren jardunaldian X. Hondarribiako Arrantzaleen Kofradiako bandera izango dute jokoan, bihar, Isuntzak eta Ondarroak. 18:00etan hasita, lau luze egin beharko dituzte.Hiru txandatan banatuko dira traineruak, eta txanda bakoitzean lau ar...
Hiru txandatan banatuko dira traineruak, eta txanda bakoitzean lau ariko dira lehian. Lehenengo txanda CastreƱak, Sanpedrotarrak, Zarautzek eta Santurtzik osatuko dute. Bigarren txan- dan, berriz, Orio, Hondarribia, Donosti Arraun eta Isuntza irtengo dira. Hirugarren txanda Deusto-Bilbaok, Pedrenak, Getariak eta Ondarroak osatuko dute.
Domekan, Getarian
Biharamunean, VII. Getariako estropada egongo da jokoan, 12:00etatik aurrera. Hondarribian lortutako sailkapenaren arabera osatuko dituzte domekako txandak.