Lekeitioko EH Bilduk «hitza ez betetzea» leporatu dio EAJri
Lekeitioko EH Bilduk dio udal gobernuak ez duela hasiera baten esandako hitza bete. «Herriko sentsibilitate guztiak batzeko deia egin zuten hasieran, eta denborak erakutsi digu ez dela horrela izan. Noiz hasiko zarete zuen hitza betetzen?».Koalizioko...
Koalizioko kideek diote «hasieratik oposizio eraikitzaile bat» egin dutela, baina «oztopoak baino besterik» ez dutela aurkitu. «Ez da normala udaleko oposizioko talde bakarra askotan udal gobernuaren nondik norakoez prentsa bidez, hirugarrenen bidez edota sare sozialen bidez enteratzea».
Aurtengo aurrekontuetarako egin zituzten emendakinak eta proposamenetatik bat bera ere ez zutela onartu agertu dute EH Bildukoek. «Eta hezkuntzan, kulturan eta gizarte zerbitzuetan murrizketak egin dituzte».
Murrizketak
Halaber, aurreko legegintzaldian herritarrentzeko zerbitzu publiko guztiak bermatu zituztela eta orain batzuk kolokan daudela kritikatu dute. «Herrian aldaketa irudikatu nahi izan dute, baina aurpegia garbitu dioten bitartean, murrizketa egin dituzte».
EH Bilduk hasitako proiektu batzuk eureganatu nahi izan dituztela ere salatu dute. Bai eta berdintasuna ez dela EAJren lehentasuna esan ere. «Udal gobernuak egindako kartel edo bideoetan ez da emakumerik ageri».