Musikari txiletar baten kontzertua, gaur, Mutrikuko Txalapartan
Carlos Javier musikari txiletarrak kontzertua eskainiko du gaur, 22:30ean, Mutrikuko Txalaparta okindegi-kafetegian, doan.Gitarra eskuetan hartuta, besteak beste, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Mana, Fito y los fitipaldis eta beste musikari eta talde e...
Gitarra eskuetan hartuta, besteak beste, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Mana, Fito y los fitipaldis eta beste musikari eta talde ezagunen abestiak eskainiko ditu musikariak. «Herritarrentzako kanta ezagunak izango dira», aurreratu dute Txalapartako arduradunek.
Herritarrei bertara gerturatu eta errepertorioagaz, eta oro har emanaldiagaz gozatzeko gonbitea egin nahi izan diete antolatzaileek.