Markina-Xemeingo Goiko Portaleko iturria lehengoratu dute
Pragako Ume Jesusen irudia Karmeldarren eliza ondoko berdegunera eraman dute. Jatorrizko itxurako perinola ipini diote iturriari, goiko aldeanAtzo goizean goiz hasi zituen Markina-Xemeingo Udalak Goiko Portaleko iturria lehengoratzeko lanak. Mikel Lert...
Pragako Ume Jesusen irudia Karmeldarren eliza ondoko berdegunera eraman dute. Jatorrizko itxurako perinola ipini diote iturriari, goiko aldean
Atzo goizean goiz hasi zituen Markina-Xemeingo Udalak Goiko Portaleko iturria lehengoratzeko lanak. Mikel Lertxundi Berriatuko eskultoreak zuzenduta, iturriaren gaineko Pragako Ume Jesusen irudia kendu eta lekuz aldatu zuten hasteko, garabi batek lagunduta, eta ondoren, hasieran zeukan itxurako perinola jarri zioten gainean, Lertxundik egindakoa.Pragako Jesusen irudia, berriz, Karmeldarren elizaren ondoan dagoen berdegunera eraman zuten, eta kareharrizko bi metroko altuerako zutoin baten gainean ipini zuten iturrira begira.
Ez zen lan erraza izan Pragako Ume Jesus iturri gainetik kentzea. Gogor itsatsita aurkitu zuten eskultura. Hala ere, ez da lehen aldia, iturri gainetik kentzen dutela. Izan ere, 2.000 urtean berriztu eta garbitu egin zuten iturria, eta lan horiek egiteko kendu zuten imajina. Udalak jakitera eman duenez, berritze lan horiek ere, Mikel Lertxundi eskultoreak egin zituen, iturriko erroseta berriak, besteak beste.
Garai horretakoa da udaletxean dagoen Goiko Portaleko jatorrizko iturriaren maketa. Hori ere, Berriatuko eskultoreak egina. Dirudienez, aurretik ere egon da iturria lehengoratzearen ideia edo proposamena udalean, baina orain arte ez da gauzatu.
Ikusmin handia eragin zuen iturriaren lehengoratzeak herritarren artean, eta asko izan ziren atzo iturriaren eta Pragako Ume Jesusaren inguruan argazkiak ateratzen ibili zirenak.
Eztabaida
Markina-Xemeingo Udalaren egitasmoak aldeko eta kontrako iritziak izan ditu hasieratik, eta bateko eta besteko ideia horiek kaleratu zituzten herritarrek atzo ere. Herri galdeketa bat egin beharra aitatu zuten batzuek.
Goiko Portaleko iturriak eraiki zutenean izan zuen garrantzia indarberritzea dela asmoa azaldu du, berriz, Markina-Xemeingo Udalak. Goiko Portaleko iturria ondare historiko den heinean, ondasun horren balioa eta jatorrizko testuinguruan izandako esanahia berreskuratu nahi izan dituztela argitu dute. Hori guztiori azaltzeko hainbat batzar egin ditu udalak herriko taldeekin, eta batzar zabal bat ere deitu zuten herritar guztiek parte hartzeko.
Bizkaiko Foru Aldundira ere jo du udalak, alde batetik, informazio eske, eta bestetik, euren baimena eskatzeko, eta aldundiaren oniritzia izan dutela azaldu dute.
Monumentua
Iturria obra zibil legez eraiki zuten 1788an, Markinara edateko ura ekartzeko asmoz. Proiektu aitzindaria izan zen, gainera, Bilbo edo IruƱean baino aurretik izan zuten-eta Markinako herriguneko biztanleek edateko ura.
Garaiko udal agintariek, herriko intelektual talde batek eta eliza, baserri, mendi eta burdinolen jabe nagusiek batera bultzatu zuten proiektua Xabier Maria Munibe PeƱafloridako kontea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sortzaile eta zuzendari orokorra buru zutela.
1923 urtean, Ume Jesusen imajina ipini zen, ordura arte jatorrizko iturria koroatzen zuen perinolaren lekuan.