Fernandezek urtebeterako akordioa lortu du Urdaibaigaz
Joseba Fernandez izango da Urdaibairen entrenatzailea datorren denboraldian. Azken egunetako zurrumurruen ostean, sanjuandarragaz urtebeterako akordioa lortu dutela jakitera eman zuen atzo Bermeo-Urdaibai Arraun Elkarteak.Orain arteko emaitza onei euts...
Orain arteko emaitza onei eutsi, eta taldea faboritoen artean mantentzeko ardura izateaz gain, harrobiaren lana «indartzeko» zeregina edukiko du. Harrobia bultzatzeko lana zer den ondo daki gipuzkoarrak. Herrian hasi zuen arraun ibilbidea, eta San Juango arraunlari eta entrenatzailea izan da; Pedreñakoa eta Castrokoa ere bai.
Zabala Santurtzira
Iker Zabalak, bestalde, Urdaibai utzi du, eta Santurtziren entrenatzaile izatea erabaki du. Santurtziko arraun taldeak jakitera eman duenez, urtebetez seniorren eta gazteen entrenatzailea izango da.
Taldea entrenatzeko ardura izateagaz batera, arraunlari moduan ere ariko da. TKE ligan duen esperientzia oparoa lagungarri izango du KAE 2ko taldea entrenatzeko KAE 1etik KAE 2ra jaitsi berri da taldea.