Saltokiak bultzatu nahi dituzte, irudien erakusketa baten bitartez
Gernika-Lumoko Merkatari Elkartuak eta Photokoa Argazkilaritza Elkarteak bat egin egin dute, irudien erakusketa baten bitartez herriko saltokiak bultzatzeko. Bezeroen artean argazki onenen aukeraketa bat ere zozkatuko dute.Photokak antolatzen duen biga...
Photokak antolatzen duen bigarren argazki erakusketa honetan, Gernika-Lumoko 31 saltokitan kokatuko dira denetariko irudiak. Erakusketa hori Photokak antolatzen duen bigarren argazkigintza astearen ekintzetako bat da.
Parte hartzen duten negozioek atean dute ekimen honekin bat egiten dutela adierazten duen kartela. Argazkiak, erakuleihoetan egongo dira, egilearen datuekin eta argazkiaren izenarekin.
Bezeroen fideltasuna saritzeko, erosleen artean bost argazki zozkatuko dituzte. Parte hartu nahi dutenek, liburuxka eskatu beharko dute erakusketa hartzen duten establezimendu batean. Ondoren, argazkiak dituzten beste dendetan erosketak egin beharko dituzte, zozketarako beharrezkoak diren sei zigiluak eskuratzeko.
Behin zigiluak lortuta, bezeroek liburuxka bere datuekin batera, gehien gustatu zaien argazkia adierazi beharko dute. Saritua izanez gero, markatutako argazkia egokituko zaio irabazle bakoitzari. Liburuxka, elkartearen bulego aurrean jarriko den postontzian edo Kultur Etxean utzi behar da. Saridunen izenak azaroaren 2an jakinaraziko dituzte.
Maitane Ezkiaga Eko-Bide dendako merkatariak jendea kontsumitzera animatu dezakeen ekintza dela uste du, «ekintza honek jendearen arreta erakarri dezake, bai eta argazki egileak ezagutzera eman ere».
Argazkigintza astea
Bestalde, Photoka Lehenengo Argazki Lehiaketaren sariak eman zituzten. Eta argazki finalista guztiak Elai Alai aretoko erakusketa gelan egongo dira ikusgai, urriaren 15a arte.
Hurrengo egunetarako ere zenbait ekintza prestatu dituzte. Gaur goizean, esate baterako, Ogoño eta Elantxobeko parajeetan a<rgazki ibilaldi bat egingo dute.