244 eraikinek egin dute ikuskaritza teknikoa
Bermeon dauden 1.510 eraikinetatik 966k Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) aurkeztu beharko dute 2018. urtea baino lehen. Horretarako, legeak baimenduta, Bermeoko Udalak egutegi bat onartu zuen apirileko osoko bilkuran. 1919 urtera arteko eraikin ek ...
Ikuskaritza egin duten lau eraikinek berehalako konponketa lanak egin behar izan dituztela jakinarazi du Bermeoko Udalak, «24 ordutan egin beharreko konponketak baitziren». 46 eraikinek bigarren mailako interbentzioa behar izan dute; hiru hilabetean egin behar izan dituzte konponketak. Hirugarren mailako interbentzioa behar izan duten eraikinak 89 izan dira, eta urte bateko epea daukate konponketak egiteko. Arriskurik gabeko eraikinak izanik, bestalde, epe ertainean konponketa lanak egin behar izan dituzten 76 eraikin egon direla diote udal ordezkariek. Gainerako 29ek mantentze lanak solik egin behar izan dituzte.
Berualako zuzendari Santi Muruak azaldu duenez, «eraikin gehienek konponketa lanak egin dituzte honez gero». Horiek egiteko, Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak ematen dituela jakinarazi du, eta laguntza horiek Berualak kudeatzen dituela gogo- rarazi du.
1920 eta 1959 urte bitarteko eraikinek, berriz, 2017. urteko abendua izango dute aipatu txostena aurkezteko epemuga; 291 eraikin dira. Euskal Erkidegoko Araudiak finkatzen duen gehienezko epean, 2018ko ekainaren 27an, hain zuzen ere, 1967 urtea baino zaharragoak diren beste eraikin guztiek aurkeztu beharko dute txostena. Udalak dioenez, 453 eraikin daude tarte horretakoak.
EIT txosten tekniko bat da, eraikinen segurtasun, bizigarritasun eta erosotasun baldintzak hobeto ezagutzeko tresna da, hain zuzen ere. Eraikinaren jabearen betebeharra da, eta eraikina kontserbatzeko legezko betebeharrean sartuta dago. EIT txostenaren baliotasuna hamar urtekoa da; hau da, EIT txostena aurkeztu eta gero, hamar urtetik behin errepikatu beharko dute eraikinen jabeek.