Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatzen ari dira herriz herri
Asteburuan Gernika-Lumon, Ondarroan Markina-Xemeinen eta Gizaburuagan jokatuko dituzte kanporaketak. Otsailaren 25ean izango dira herrialdeetako finalakEuskal Herriko IX. Mus Txapelketako herrietako kanporaketa faseak jokatzen ari dira Lea-Artibain eta...
Asteburuan Gernika-Lumon, Ondarroan Markina-Xemeinen eta Gizaburuagan jokatuko dituzte kanporaketak. Otsailaren 25ean izango dira herrialdeetako finalak
Euskal Herriko IX. Mus Txapelketako herrietako kanporaketa faseak jokatzen ari dira Lea-Artibain eta Busturialdean. Asteburu honetan ere, jokoan jardungo dute herritarrek, martxoaren 25ean Anoetan jokatuko den final nazionalera heltzeko. Aurretik, baina, otsailaren 25ean ospatuko dira herrialdeko sailkapen finalak. Bizkaiko kanporaketa Algortan jokatuko da, Azebarri elkartean, 10:00etan. Gipuzkoakoa, aldiz, Ibarrako herriko frontoian, 15:00etan.Asteburu honetan, Gernika-Lumon, Ondarroan, Gizaburuagan eta Markina-Xemeinen jokatuko dira kanporaketak, eta datorren astean Lekeitiok hartuko du txanda.
Sari handiak
Aurten ere, sari handiak egongo dira jokoan. Irabazleek txapela, garaikurra, 3.000 euro eta lau lagunentzako bidaia Karibera irabaziko dute; txapeldunordeek garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzako bidaia Kanariar Uhartera; hirugarren gelditzen den bikoteak 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat, eta laugarren bikote sailkatuak 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osoko bi matrikula.
Horrez gain, 5.etik 8.era sailkatutako bikoteek 250 euro irabaziko dituzte, eta 9.etik 16.era sailkatutako bikoteek 100 euro.
Herrialdeko finaletan ere sariak egongo direla jakitera eman dute antolatzaileek, bai eta herrietako kanporaketan ere.