Autobus zerbitzua jarriko dute Isuntza eta Karraspio hondartzetaraino
Etzi hasi eta abuztuaren 31ra arte egongo da martxan zerbitzua. Bi ibilbide egingo dituzte autobusek joan-etorrian. Geldialdiak egingo dituzte bideanLekeitioko Udalak eta Mendexako Udalak autobus zerbitzua jarriko dute martxan Lekeitiotik Isuntza eta K...
Etzi hasi eta abuztuaren 31ra arte egongo da martxan zerbitzua. Bi ibilbide egingo dituzte autobusek joan-etorrian. Geldialdiak egingo dituzte bidean
Lekeitioko Udalak eta Mendexako Udalak autobus zerbitzua jarriko dute martxan Lekeitiotik Isuntza eta Karraspio hondartzetaraino, eta alderantziz. Etzi hasi eta abuztuaren 31ra arte egongo da martxan zerbitzua. Hori bai, euria egiten duenean zerbitzurik ez dutela eskainiko zehaztu dute udal biek.Bi ibibide egingo dituzte autobusek hondartzetara joan-etorrian. Lekeitioko autobus geltokitik Karraspiora eta Karraspiotik Santa Katalinara, eta alderantziz. Bidean, gainera, geldialdiak egingo dituzte bidaiariak batzeko. Udalek jakitera eman dutenez, zerbitzuak 22.376,84 euroko kostua izango du bi udalerrientzat. Bidaia bakoitzeko prezioa 1,30 eurokoa izango da.