Auzokideek salatu gura dute Baztarre ez dela «txakurren komuna»
Baztarreko bizilagunak «leporaino daude». Etxeetatik atera eta txakurren kakekin topo egin behar izaten dutela diote, eta bizi duten egoera salatu gura izan dute. Horretarako, kartelak jartzen ari dira auzoko kaleetan.Txakurren kakak batzea ez dela n...
Txakurren kakak batzea ez dela nahikoa diote, «txakurrak dagokion lekuan egin beharko luke kaka». Kaleak zikin daudela eta, kanpaina abiarazi dute.
Bihar, gainera, jai eguna dute Baztarren, eta jaiak aprobetxatuta, jende gehiagorengana iritsi gura dute. Gutxika-gutxika jartzen ari dira kartelak kaleetatik, eta bihar arte gehiago jartzen jarraituko dute.
Hainbat marrazki eta lelo aukeratu dituzte karteletan jartzeko. Honako leloak irakur daitezke Baztarretik ikus daitezkeen karteletan: Zu komunera! Txakurre bedartzara!, Bera txakurre da ez izan zeu txarridxe, … ikusi egin zaitut gero! Koipesto!, Gure auzoa ez da zure txakurraren komuna.