Berriatuko Aitxe Kurutz jaietako lasterketa lehiatuko dute bihar
35. Aitxe Kutz Txirrindulari Saria XVI. Juan Luis Kanterape Memoriala 16:00etan hasiko da bihar. Kadete mailako probak 38 kilometro izango ditu.Txirrindulariek azken urteotako ibilbide bera egingo dute. Berriatuatik irten, eta Ondarroara joan-etorria e...
Txirrindulariek azken urteotako ibilbide bera egingo dute. Berriatuatik irten, eta Ondarroara joan-etorria egingo dute. Jarraian, Plazakolatik Milloira abiatuko dira. Milloiko mendatea jaitsi, eta Oletatik pasatuta, Lekeitiora helduko dira. Handik, kostako errepidea hartu, eta Ondarroa zeharkatu ostean, Berriatuan izango dute helmuga. Sari banaketa ekitaldia 18:00ak aldera izango da.
Berriatuko Txirrindulari Elkarteko ordezkariek jakitera eman dutenez, 50 bat txirrindulari espero dituzte. Horien artean asko izango dira Lea-Artibai eskualdekoak, eta besteren artean, Lancar LubricantesEK taldeko Egoitz Aranzeta berriatuarrak lehiatuko du lasterketa.