Bihar hasiko da Nestor Basterretxea aretoko zinema denboraldia
Udako oporrak igarota, zapatuan ekingo dio Nestor Basterretxea aretoko zinemak denboraldi berriari. Hain zuzen ere, Kingsman. El circulo de oro filma eskainita hasiko dute denboraldia.Asteburuko filma 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Zapatuan, 19:30...
Asteburuko filma 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Zapatuan, 19:30ean eta 22:00etan; domekan, 19:30ean; eta, astelehenean, 19:00etan eta 21:30ean ikusi ahalko da.
Bermeoko Udalak azaldu duenez, urrian hainbat estreinaldi eskainiko dira Nestor Basterretxea aretoko zineman. Nagusientzako, esaterako, Los misteriosos asesinatos de Limehouse, Handia eta Blade Runner 2049 filmak jarriko dituzte. Eta umeentzako filmak honakoak izango dira: Diario de Greg, Carretera y manta, Emoji eta Capitan calzoncillos.
Prezioak mantendu egingo direla jakinarazi dute.