Zinemaldiko itxiera ekitaldira joateko autobusa antolatu dute
Aurten ere, irailaren 30ean izango den Donostiako Zinemaldiko itxiera ekitaldira joateko autobusa antolatu du Uhagon Kulturguneak. Irailaren 26ra arte edo sarrerak agortu arte eman daitekeela izena jakitera eman dute antolatzaileek.Alde batetik, Fernan...
Alde batetik, Fernando Leon de Aranoa zuzendariaren Loving Pablo filma ikusteko aukera izango dute itxiera ekitaldira joaten direnek. Film horretan markina-xemeindar batek parte hartu du. Saioa Lara Bilbaok filmeko jantzien ardura izan du.
Horrez gain, Isabel Coixet zuzendariaren Proyector Tiempo. Parte I: La Llave film laburra ikusi eta zinemaldia amaitzeko saioan, amaiera gala zuzenean bizi eta aktore eta zuzendariak bertatik bertara ikusteko aukera edukiko dute.
Azkenik, Bjorn Rungeren The Wife filma emango dute.
Arratsaldean
Itxiera ekitaldiko saioa 18:30ean hasiko da, eta bertara joateko autobusak 16:30ean irtengo du Markina-Xemeingo autobus geltokitik.
Sarrerak eta autobusa jarriko ditu eskura Uhagon kulturguneak. Bien prezioa 33 eurokoa izango da; bazkidek, berriz, 27 euro ordaindu beharko dituztela jakinarazi dute.