Emozioak kanporatzearen garrantziaz
Emozioak lantzen klowna bidelagun izenburupean, hitzaldi-tailerra eman zuen Nerea Ariznabarretak atzo arratsaldean, Mendexako udaletxean. Mendexako Udalak, Berdintasun Batzordeak eta Goialde Elkarteak antolatuta, egunerokotasunean «gordetzen» diren e...
Emozioak lantzen klowna bidelagun izenburupean, hitzaldi-tailerra eman zuen Nerea Ariznabarretak atzo arratsaldean, Mendexako udaletxean. Mendexako Udalak, Berdintasun Batzordeak eta Goialde Elkarteak antolatuta, egunerokotasunean «gordetzen» diren emozioak, bulkadak edota sentimenduak kanpora ateratzearen garrantziaz berba egin zuten. Besteren artean, Ariznabarretak klowna zertan datzan azaldu zien bertaratutakoei, eta horren ostean, taldeetan batu, eta zenbait ariketa egin zituzten.