25 kilometroko ibilaldi neurtua
Urriaren 22an egingo dute irteera, eta parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik. Goi Zaleren lokalean eman behar da izena, martitzen eta eguenetanUrriaren 22an egingo dute Gernika-Lumoko Goi Zale mendi taldeak antolatzen duen ibilaldi neurtua,...
Urriaren 22an egingo dute irteera, eta parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik. Goi Zaleren lokalean eman behar da izena, martitzen eta eguenetan
Urriaren 22an egingo dute Gernika-Lumoko Goi Zale mendi taldeak antolatzen duen ibilaldi neurtua, eta izena emateko epea zabalik dago.Ibilaldia egin ahal izateko izena ematea derrigorrezkoa dela jakinarazi du mendi taldeak. Doakoa izango da, eta taldearen egoitzara jo behar da horretarako. Martitzenetan eta eguenetan 20:00etatik 21:30era egongo da egoitza zabalik. Telefonoz edota posta elektronikoz ere (goizale@goizale.com) eman daiteke izena, eta egunean bertan ere eman ahal izango da, 07:30etik 08:00etara.
Goi Zale mendi taldeak urtero antolatzen du ibilaldi neurtua; aurtengoa 39.a izango da. 25 kilometroko ibilbidea prestatu dute, eta Busturialdeko hainbat parajetatik pasatuko dira parte hartzaileak.
08:00etan Goi Zaleren lokaletik atera, eta Lezika, Muruetagane, Tremoia, Artadia, Arteaga eta Kortezubira helduta, erreka hegaletik Gernika-Lumora buelta egingo dute.
Jan-edana
25 kilometroko ibilbidean anoa postuak ipiniko dituztela jakinarazi du mendi taldeak. Zehaztu dutenez, jatekoa eta edatekoa eskainiko dute Zendokizen (12. kilometroan), eta ibilbide amaieran ere jan-edana egongo da.