Eskualdeko triatletek emaitza onak lortu dituzte Hawaiiko Ironmanean
Mireia Arrillaga lekeitiarrak eta Arnaitz Burgoa ondarrutarrak 10. eta 27. postuak eskuratu dituzte Munduko Ironman Txapelketa ospetsuenean. Lehen aldia izan da lekeitiarrarentzatMireia Arrillagak bere kategoriako (emakumeak 25-29 urte) 10. postua lort...
Mireia Arrillaga lekeitiarrak eta Arnaitz Burgoa ondarrutarrak 10. eta 27. postuak eskuratu dituzte Munduko Ironman Txapelketa ospetsuenean. Lehen aldia izan da lekeitiarrarentzat
Mireia Arrillagak bere kategoriako (emakumeak 25-29 urte) 10. postua lortu zuen zapatuan, Kailua-Konanen (Hawaii, AEB) jokatu zen Munduko Ironman Txapelketan. Igerian, bizikletan eta korrika egin beharreko 226 kilometroak 10.46.07ko denboran osatu zituen lekeitiarrak.Igeriketa saiotik 8. postuan irten zen Arrillaga, ordubete eta 16 segundoko lana egin ostean. 05.47.25ean amaitu zituen bizikletako 180 kilometroak, eta 03.50.56an korrikako 42 kilometroak.
Burgoak, 9.40.28
Arrillaga, baina, ez da izan Hawaiiko proba handian egon den eskualdeko ordezkari bakarra. Arnaitz Burgoa ondarrutarrak ere parte hartu zuen munduko norgehiagoka ospetsuan. Bere kategoriako (gizonezkoak 40-47 urte) 27. postua eskuratu zuen ondarrutarrak, 9.40.28 denbora eginez. 57. postuan amaitu zuen igeriketako proba, 3.800 metroak ordubetean eginez. Bizikletan ondo ibili zen ondarrutarra, eta 33. postuan jarri zen, 5.00.53 denbora beteta. Korrikako 42 km-ak, azkenik, 3.30.22 denboran osatu zituen, 36. postuan.
Hawaiikoa hirugarren Ironmana izan da Mireia Arrillagarentzat; Arnaitz Burgoak, berriz, tamaina horretako sei egin ditu, eta bigarrenez parte hartu du Hawaiiko Munduko Txapelketan; 2014an egin zuen lehenengoa, eta azken honetan, orduan egindako emaitza hobetzea lortu du.