Garaipen bat eta porrot bat utzi ditu Xisterak Berriatuko jaialdian
Lehen aldia izan da Xistera zirkuituko jaialdia Berriatuan jokatu dena, eta eskualdeko puntistek emaitza desberdinak lortu zituzten.Bi partidak hirugarren set-ean erabaki ziren, eta herriko puntista Unax Vidalek eta Iñaki Egia (gorriz) markina-xemei...
Bi partidak hirugarren set-ean erabaki ziren, eta herriko puntista Unax Vidalek eta Iñaki Egia (gorriz) markina-xemeindarrak ezin izan zuten garaipena lortu.
Jaialdiko lehen partidan ikuskizuna izan zen nagusi. Lehen set-a Bixente Gonzalez eta Mathieu Bohoteguy bikotearentzat izan zen, eta bigarrena, aldiz, Unax Vidal eta Iñaki Egiak osatutako bikotearentzat.
Hirugarren set-ean, bikote urdina izan zen jokoaren pisua eraman zuena, bikote gorriaren markagailua hutsean utziz. Bixente Gonzalez izan zen pilotari nabarmenena hirugarren eta azken set-ean.
Bigarren partiduko lehen set-a Ekaitz Mendizabal eta Mikel Mantzisidorrentzat izan zen. Iturrino eta Mandiola, ia set osoan joan ziren atzetik, eta berdintzea lortu bazuten ere, ez ziren izan aurretik jartzeko gai. Bigarren set-a askoz parekatuagoa izan zen, baina Mendizabalek set-aren erdi aldean egindako akats batek partidatik atera zuen bikote gorria, neurketa bana berdinduz. Hirugarren eta azken set-ean, berriz, Mendizabal eta Mantzisidor egin ziren jokoaren jabe, eta horri esker partidua eurenganatzea lortu zuten.