Aldundiak 17,7 milioi euro inbertituko ditu Lea-Artibain eta Busturialdean
10,1 milioi euro bideratuko ditu Lea-Artibaiko errepide sarea hobetzera, eta 7,6 milioi euro Busturialdekoa hobetzera. Bizkaian 24 proiektu berri gauzatzea aurreikusi duBizkaiko Foru Aldundiak 2017-2019 Bidesarea Planaren barruan 24 proiektu berri egit...
10,1 milioi euro bideratuko ditu Lea-Artibaiko errepide sarea hobetzera, eta 7,6 milioi euro Busturialdekoa hobetzera. Bizkaian 24 proiektu berri gauzatzea aurreikusi du
Bizkaiko Foru Aldundiak 2017-2019 Bidesarea Planaren barruan 24 proiektu berri egitea aurreikusi du, errepide sarea hobetzeko. Eta horretarako, 58 milioi euro inbertituko ditu. Lea-Artibai eta Busturialdera 17,7 milioi euro bideratuko ditu. Lea-Artibaiko errepide sarerako 10,1 milioi euroko aurrekontua izango du, eta Busturialdekorako, 7,6 milioi eurokoa.Proiektu berri horiekin, guztira 43 izango dira Bizkaiko errepide sarean gauzatuko diren lanak, eta horretarako, 111 milioi eurokoko aurrekontuagaz baliatuko da. Izan ere, 2015-2017 artean, hemeretzi proiektu aurreikusi zituen aldundiak. Batzuk dagoeneko burutu dituzte, beste batzuk bukatzear daude, eta beste batzuk, proiektu-fasean.
Lan horiekin errepide sareko «segurtasuna eta eskualdeen arteko lotura eta lehiakortasuna hobetu» nahi da. Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak azaldu duenez, lurraldearen kohesiorako, lehiakortasunerako eta orekarako inbertsio garrantzitsua da: «Instituzio publikoek ezinbestekoa dute suspertze-ekonomikoa sendotzea». Padralesen ustez, Bidesarea planaren berezitasunetako bat da proiektu guztiak une berean egin beharrean, bi urteko epealdian egiteko aukera izatea. «Modu horretara, eskualde eta herri bakoitzeko beharrizak identifikatu eta horiek balioetsi eta berregokitzeko aukera daukagu».
Matxitxakoko errepidea
Busturialdeko errepide sareari dagokionez, Matxitxakoko errepiderako 1.275.760 euroko inbertsioa egitea aurreikusi dute. BI-2235 errepidean, Foruan, errepidea konpontzeko lanak burutu- ko ditu aldundiak, eta horretarako, 600.000 euro erabiliko ditu. Errepide berean, Busturiko San Kristobal auzoan ere lanak egingo dituzte, 1.019.954 eurogaz. Bestalde, Gautegiz Arteagan, BI 2238 errepidea hobetzeko asmoz, 1.900.000 euro inbertituko ditu.