25 urtetan ehunka lagunen alkarleku
25 urte bete ditu Gernika-Lumoko Arrano Etxeak, eta zapatuan egin zuten urteurren ospakizuna. Arrano borrokarako gune izan dela esan dute, baina baita elkargune ereHogeita bost urte bete ditu Gernika-Lumoko Arrano Etxeak. Mende laurden hainbat gernikar...
25 urte bete ditu Gernika-Lumoko Arrano Etxeak, eta zapatuan egin zuten urteurren ospakizuna. Arrano borrokarako gune izan dela esan dute, baina baita elkargune ere
Hogeita bost urte bete ditu Gernika-Lumoko Arrano Etxeak. Mende laurden hainbat gernikarren topaleku izaten. Zapatuan egin zuten urteurren ospakizuna.Eguerdian egin zuten ekitaldian Arrano Etxearen definizoa egin ere egin zuten: «Hemen bizi izan garenontzat borrokarako gunea izan da etxe hau, baina alkargunea ere izan da. Zergatik elkargune? Bertan hainbat jende elkartu, ezagutu eta batu izan garelako».
25. urteurrenean, garai hartan gazte zirenak eta gaur egun gazte direnak elkartu ziren, eta etorkizunera begira jarrita, geroan ere ume, gazte eta adinekoak elkartzeko gunea izango delaren esperantza agertu zuten. Jende asko batu izan duelako Arranok, «leku ezberdinetako jendea, giro ezberdinetakoa, baina pentsamendu berekoa», gaineratu zuten.
Testuinguru horretan, Arrano etxean erreferente izan diren hainbat pertsona izan dituzte gogoan. Arranoren ibilbidean «beti hor egon direnak» omendu zituzten; tartean, Eulali Arano. Lora sorta bat eta opari bat eman zioten, «emandako laguntza eskertzeko».
«Herria berrasmatzeko espazioa» izan dela esan zuten zapatuan gazteek, «orain dela 60 urte zabaldu genuen biderako zapatilak eta zapatak sortu eta eskaini dizkiguna. Euskal herri euskaldun, aske, sozialista, feminista eta ekologista sortzeko oinetakoak etxe honetatik atera ditugu kaleetara», gaineratu zuten.
Arrano Etxea herrian oso garrantzitsua izan dela ere esan zuten, eta bertatik hainbat ekimen, talde edo elkarte sortu eta bultzatu direla.
Ekitaldian bertan, preso daudenentzako berbak ere izan zituzten, eta Murtzian preso duten Oier Goitiak idatzitako berbak ere irakurri zituzten.
Aurerra begira jarri ziren 25. urteurreneko ekitaldian, baina 2002an Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz hasitako jazarpena ere presente dute; izan ere, herrikoak ixteko epai irmoa emana dauka auzitegiak, eta egindu hori noiz beteko duten zain daude.
Hala ere, zapatuan mende laurdena ospatzeko eguna izan zuten gernikarrek, eta Arrano abesbatzak urteurrenerako prestatutako abestiagaz amaitu zuten ekitaldia. Ostean, bazkaritan bildu ziren 140 bat herritar Harizpen, eta erromeriarekin borobildu zuten ospakizuna. Jaiak goizeko ordu txikietara arte iraun zuen.