Aringaingan taldearen aurkezpena egingo dute gaur, Ondarroan
Aringaingan taldeak aurtengo aurkezpena egingo du gaur arratsaldean, Etxelila Emakumin Topalekuan. 19:00etan jarri du ordua Ondarroako Udaleko Berdintasun Sailak. Aurten ere Arantza Burgoa irakasle eta kirolzalea izango da taldearen dinamizatzailea.Kir...
Kirola boteretze tresna modura hartuta, Aringaingan parte hartze guneak emakumeen ahalduntzea bultzatuko du gorputzaren mugimenduaren eta ariketa fisikoaren bitartez. Alde batetik, koordinazioa, oreka, erresistentzia, indarra, bizkortasuna eta abiadura, malgutasuna, norbere gorputzaren ezaguera, eta mugimendurako gaitasunalanduko dira. Beste alde batetik, emakumeak kirola egitera espazio pribatutik espazio publikora ateratzera bultzatu nahi du, besteak beste, taldea osatuko duten partaideen arteko hartu-emanak eratzea ahalbidetuz, erraztuz eta indartuz.
Guztientzat
Udaleko Berdintasun Saileko ordezkariek jakitera eman dutenez, Aringaingan taldean parte hartzeko ez da beharrezkoa maila jakin bat edukitzea, helburua nahi duten emakume guztiek parte hartzea baita.
Helburu hori lortzeko, entrenamendu pertsonalizatuak eskainiko ditu Arantza Burgoa dinamizatzaileak.