Negozio ideia bat daukatenentzako ikastaroa antolatu dute
Bermeoaldeko Behargintzak (Bermeo-Mundaka-Sukarrieta) lan proiektua edota negozio ideia garatzen ari diren pertsona ekintzaileei zuzendutako ikastaroa antolatu du: Branding & Social Media Marketing ikastaroa, hain zuzen.Zortzi orduko tailer teoriko...
Zortzi orduko tailer teoriko praktikoa izango dela azaldu dute, eta bi egunetan eskainiko da. Lehenengo saioa bihar izango da, eta bigarrena azaroaren 6an (astelehena). Horrez gain, parte hartzaileek hiru orduko tutoretza pertsonalak izango dituzte proiektu edota ekintzaile bakoitzari zuzenduta.
Ikastaroan lau atal garatuko dituzte: Analisia: gure markaren ingurunea zein den jakiteko lehen pausoa; Branding diagnosia: gure markaren posizionamendua definitu; Planifikazio estrategikoa eta gauzatzea: markaren aktibazio prozesua; eta azkenik, Nola komunikatzen dute beste erakunde batzuk sare sozialetan izenekoa.
Tailerrean parte hartzeko interesa duten horiek Behargintzan bertan jaso ahalko dute informazio gehiago: Zubiaur tar Kepa 26-28, 1 pisuan; 94-617 91 90 telefonora deituta edota autoenplegua@bermeo.eus helbide elektronikora idatzita.