Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

2018an zabalduko ditu ateak Mutrikuko Eguneko Zentroak

Mikel Santiso
Mutriku
2017/11/06
Bai herritarren eta baita Mutrikuko Udalaren aspaldiko nahia da Eguneko Zentroa egitea, beharrezkoa dela uste baitute, “zenbait mutrikuar Debako zentrora joan behar izaten dira eta”. Bariku arratsaldean [azaroak 3] egin zuten lanen aurkezpena Mikel Deuna egoitzako beheko solairuan, bertako albo batean kokatuko baita 210 metro karratu edukiko dituen Eguneko Zentroa. Eraikuntza berean egon arren bakoitzak bere sarrera edukiko duela azaldu zuen Aintzane Uriguen egoitzako zuzendariak. Ezkerreko aldetik egongo da Eguneko Zentrorako sarrera, eta eskuma aldetik berriz egoitzarako sarrera. Barruko aldetik bi guneak lotuta egongo dira eta zuzendaritza bakar baten menpe egongo dira. Zehaztu zutenez lanek 6 hilabeteko iraupena edukiko dute gutxi gorabehera eta 557.000 euroko aurrekontua edukiko dute.
Mikel Deuna egoitzako zuzendari Aintzane Uriguen , Jose Angel Lizardi alkatea eta Mikel Deuna fundazioko lehendakaria eta Juantxo Elordi eta Miren Pazos batzordekidea eta idazkaria.

Mikel Deuna egoitzako zuzendari Aintzane Uriguen, Jose Angel Lizardi alkatea eta Mikel Deuna fundazioko lehendakaria eta Juantxo Elordi eta Miren Pazos batzordekidea eta idazkaria.

Alkateak nabarmendu zuenez “urteetan udalean egon diren alderdi guztien nahia” izan da Mutrikun Eguneko Zentroa egitea. Bere esanetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen arauen arabera udala bera zen horretarako lokala jarri behar zuena, “baina udalak dituen jabetzek ez dutenez halako leku bat jartzeko baldintzarik betetzen Mikel Deuna Egoitza fundazioa prest agertu da Eguneko Zentroa bere egoitzan jartzeko”. Mikel Deuna Egoitza fundazioko batzordekide Juantxo Elordi ere pozik azaldu zen: “duela 15 bat urte hasi ginen Mutrikun Eguneko Zentro baten beharra zegoela esaten, eta lan askoren ondoren behingoz lortu dugu”. Udala aspaldi hasi zen foru aldundiarekin harremanetan Eguneko Zentroa egin ahal izateko. 2017ko aurrekontuetan sartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Eguneko Zentroa egiteko diru kopurua, eta hortik abiatuta lortu da proiektuari ekitea. Alkateak nabarmendu zuenez Euskadiko Zerbitzu Sozialen Mapak ere hutsune bat antzeman zuen Mutrikun. Instalakuntza berri honek Mikel Deuna egoitzarekin zenbait zerbitzu elkarbanatuko ditu, kostuak aurrezteko. Bestalde, Eguneko Zentroak 15 egoiliarrentzako plaza edukiko dituela ere aurreratu zuten. Gutxienez hiru lanpostu berri ere sortuko dira.
Mikel Deuna Mutrikuko egoitza. Argazkia: Mikel Deuna

Mikel Deuna Mutrikuko egoitza. Argazkia: Mikel Deuna

Lanen proiektua idazteaz Soraluzeko Eguneko Zentroa egiteaz arduratu ziren Edorta Manzanedo eta Emilio Varela arkitektoak arduratu dira. Aurrekontua. Lanek edukiko duten 557.000 euroko kostuari Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo dio aurre %50ean. Hori da irabazi asmorik gabeko fundazioek gauzatutako proiektuetan ipintzen duen tasa. Gainontzekoa fundazioak hartuko du bere gain. Udalak ere bere ekarpena egin nahi duenez, hitzarmen bat sinatzeko asmoa duela azaldu zuen alkateak, Eguneko Zentroak sortu ditzakeen defizitei aurre eginaz. Bestalde, zerbitzu berri hau eskaintzeak ibilgailu baten beharra sortuko duela aurreikusi dute, eta hori erosten laguntzeko Euskadiko Kutxaren gizarte ekintzak 26.000 euro emango ditu. Lanak egiteko unean ere herriko enpresak kontuan hartu nahi izan zituztela azpimarratu zuten arduradunek: “herriko enpresei eskatu genizkien aurrekontuak, eta Astigarraga Anaiak enpresa izango da azkenean lanak egiteaz arduratuko dena”. Lanek dirauten bitartean zuzendaritza eta artxiboa hirugarren solairura pasako dira. Egoiliarrei ere ahalik eta eragozpen gutxien sortzen saiatuko direla azpimarratu zuen Uriguenek.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.