Urriaren 28ko erasoak gaitzetsi dituzte Lekeition
Jendetza batu zen joan den barikuan Lekeitioko Eskolapean, urriaren 28ko eraso sexistak gaitzesteko. Ekitaldian azaldu zutenez, urriaren 28an neska talde batek erasoak jasan zituen, behin eta barriro, herriko lau mutilengandik; eta eraso horiei aurre e...
«Beste behin ere, adierazi nahi dugu lasai nahi dugula bizi, aske, ikara barik, egunez eta gabaz kaleak ere gureak direlako» adierazi zuten. Urriaren 28an gertatutako eraso sexista gizarte patriarkal batean bizi izanaren isla nabarmena zela ere azpimarratu zuten: «Emakumeok otzan nahi gaituen sistema batena».
Jakinarazi zutenez, erasotzaileak identifikatuta daude, salaketa jarrita dago eta erasoak jasan zituztenekin ere hitz egin dute. Azken horiei babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan zieten barikuko elkarretaratzean bildutako herritarrek. Halaber, argi utzi zuten ez dutela ezelako eraso sexistarik onartuko, ez ukimenik, ez eta hitz edo deseroso sentiarazten duten keinurik ere.