Denda solidarioa zabalik egongo da azaro eta abendu osoan
Premia daukatenei laguntzeko egitasmoa martxan jarri du aurten ere Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakundeak. Lortzen duten dirua Mozambikera bideratuko duteGehien behar dutenen ondoan egoteko konpromisoagaz jarraituz, Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakun...
Premia daukatenei laguntzeko egitasmoa martxan jarri du aurten ere Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakundeak. Lortzen duten dirua Mozambikera bideratuko dute
Gehien behar dutenen ondoan egoteko konpromisoagaz jarraituz, Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakundeak denda solidarioa zabaldu du aurten ere, Markina-Xemeingo Karmengo ko- mentuko erakustaretoan. Azaro eta abendu osoan egongo da zabalik, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egunero, domeka eta jai egunetan ezik.Ume zein nagusientzako arropak batez ere, baina altzariak, jolasak, poltsak eta beste hainbat gailu ere aurkitu daitezke Frai Bartolome kalean sarrera duen karmeldarren lokalean. Berriak eta bigarren eskukoak dira, bakoitzaren aukeran. Aurreko urteetan, bigarren eskuko denda zabaldu izan du erakundeak azaroan, premia dutenei laguntza bat eskaini asmoz. Abenduan, berriz, lehen eskuko gaiekin betetzen zuten denda. Baina abenduan ere jendea bigarren eskuko gaien bila joaten zela eta, hilabete bietan denetarik edukitzea erabaki dutela azaldu dute Mundu Zabal erakundeko kideek.
Bata zein beste, prezio merkemerkeetan aurkitu daitezke produktuak, euro batean edo bitan, esate baterako. «Dendara joateko dirurik ez duena hemen janzten da negurako», nabarmendu dute. Horrez gain, betiko helburua mantentzen du denda solidarioak. Hilabete bietan lortzen den dirua hirugarren munduaren garapenerako egitasmo bat bultzatzera bideratuko da. Aurten, Mun- dukide Fundazioa Mozambiken bultzatzen dabilen landaketa proiektu bat lagunduko dute. Azaldu dutenez, Marrupako nekazarien laguntzagaz Mozambikeko beste hiru barrutiko nekazarien prestakuntza antolatzen ari dira. «Marrupan horren ondo funtzionatu duen proiektua beste hiru barrutietara zabalduko da. Lurra garbitu eta landatzen ikasten ari dira. Jendea gosez zegoen, eta egoera horri irtenbide bat ematen ari dira», zehaztu du Javier Gartzia Mundu Zabal elkartearen lehendakariak.
Maila onean
Dendan salgai dituzten bigarren eskuko arropa eta altzariak jendeak emandakoak dira, eta egunero gehiago eta gehiago ailegatzen direla azaldu dute Mundu Zabal elkartekoek. «Jende askok lagundu digu, eta denda batzuek ere hainbat gauza ekarri dizkigute», zehaztu dute. Aitatu dutenez, edredoiak arrakasta handia izaten ari dira.