Demokraziaren alde, gose greba hasi dute hiru lagunek Gernikan
Astelehenetik daude baraualdian, eta domekara bitartean egongo dira. Egunero solasaldiak egiten dituzte Astran. Domekan elkarretaratzea egin nahi duteKatalunian atxilotutakoak askatzea eskatzeko, errepublika babesteko eta demokraziaren alde daudela era...
Astelehenetik daude baraualdian, eta domekara bitartean egongo dira. Egunero solasaldiak egiten dituzte Astran. Domekan elkarretaratzea egin nahi dute
Katalunian atxilotutakoak askatzea eskatzeko, errepublika babesteko eta demokraziaren alde daudela erakusteko gose greba hasi dute Bizkaiko hiru lagunek Gernika-Lumon. Hain zuzen, astelehen eguerdian hasi zuten baraualdia, eta domekan bukatzea aurreikusi dute.Astra kulturarako fabrika sozialean daude egunotan Kataluniarekin bat koordinadorako Sodupe, Deusto eta Barakaldoko bizilagunak. Arratsaldeetan, hala eta guztiz ere, kalera ere ateratzen dira, herritarrak informatzera, besteak beste. 17:00etatik 18:00etara bitartean, Iparragirreren eskultura ondoan egoten dira, eta Astrara bueltatzen dira, 18:30etik 19:15era interesa daukaten herritarrekin solasalditxoa egiteko. Grebalariek azaldu dutenez, zapatura bitarte, egunero izango da solasalditxoa egiteko aukera.
Domekan, aldiz, elkarretaratzea egiteko asmoa daukatela adierazi dute. 13:00etan elkartu nahi dute Iparragirreren eskultura ondoan. «Daukan sinbologiagatik eta faxismoaren eragina pairatu duen herria delako» aukeratu dute Gernika-Lumo greba egiteko toki bezala.
Hausnarketa
«Kataluniaren alde egiten dugu, baina Euskal Herriaren askatasunaren alde ere bai. Herri bi, borroka bakarra gara». Euskal Herriak Kataluniaren desio berberak dituela, eta hausnarketa egitera gonbidatu dituzte herritarrak; «Beti esan izan digute biolentzia barik lortzen dela guztia, baina Kataluniaren prozesuak mozorroa kendu dio Espainiari; katalanek era baketsuan jokatu duten arren, ez dutelako ezer lortu».
Kataluniarekin bat koordinadorako kideen ustez, hausnartu egin behar du herriak, eta erabaki: «Edo betiko men egin edo Kataluniaren eredua jarraitu».
Era berean, erabakitzearen, askatasunaren eta independentziaren alde dauden euskal herritar denak gonbidatu dituzte azaroaren 18an Elgoibarko Aubixan egingo duten batzarrera, «egoak eta alderdikeriak utzi, eta indar metaketa handi bat sortu behar delako».