Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etxebarriko frontoi eremua erabilera anitzerako gune bihurtuko dute

Probalekuko lurzorua estali eta gimnasio txiki bat eraikiko du aterpean udalak. Egitasmoa datorren urteko aurrekontuen proiektu nagusia izango daOtsolo eraikinerako aurreikusita zeukan proiektua atzeratu eta frontoi eremuan kokatuko den proiektu berri ...

Eider Mugartegi
Etxebarria
2017/11/09

Probalekuko lurzorua estali eta gimnasio txiki bat eraikiko du aterpean udalak. Egitasmoa datorren urteko aurrekontuen proiektu nagusia izango da

Otsolo eraikinerako aurreikusita zeukan proiektua atzeratu eta frontoi eremuan kokatuko den proiektu berri batean jarriko ditu indarrak Etxebarriko Udalak. Probalekuko lurzorua estali eta frontoi barruan dagoen arkupean gimnasio txiki bat ipini nahi dute, aldagela eta guzti.

Pilotan jokatzeko edo probak egiteko izan beharrean bakarrik, frontoiko guneak erabilera anitzagoa izatea dute helburu. Frontoi barruan dagoen 350 metro koadroko probalekuak erabilpen gehiago izan ditzakeela uste dute, eta horregaz batera, kontrakantxa leun bat jarri eta partida ofizialak ere erakarri nahi dituzte herrira.

Esan dutenez, herritarren eskaerei erantzun nahirik, aspalditik zeukan udalak herrian kirolgune bat egiteko asmoa. Baina orain arte ez dute horretarako aukerarik ikusi. «Urteak dira probalekuari erabilgarritasun gehiago eman nahi diogula, baina orain arte zailtasun teknikoek eragotzi dute egitasmoa». Orain, baina, sistema berri bat ezagutu dute, eta probalekua eta frontoia egokituko dituzte erabilera handiago hori lortzeko. «Mallabia, Berriz eta Abadiñoko ereduak ikusi ditugu eta Etxebarrin ere funtzionatu dezakeela uste dugu».

Ipini eta kendu

Jesus Iriondo Etxebarriko alkateak azaldu duenez, probalekua tarima bategaz estaliko dute. Tarima hori probetarako kendu egingo litzateke «modu erraz batean», eta probarik ez dagoenean tarima horren gainean beste era bateko jarduerak egin ahal izango litzateke.

Horrez gain, 100 metro koadroko gimnasioa geldituko litzateke aterpean. «Gune berdin batean bost bat ekintza batera egin ahalko lirateke».

Jarlekuak ere harmaila mugikor baten bidez jarriko dituzte. Hala, erabiltzeko jarri edo baztertu egin ahalko dira.

Datorren urtera begirako aurrekontuen zati handia eramango du proiektu berriak. «Otsolo eraikina egokitzeko aurreikusita zegoen kopurua ere proiektu honetara igaroko da», zehaztu du alkateak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.