Epaileak Iparragirreri buruzko iritzia eskatu die Madrilgo medikuei
Espetxe Zaintzako Jose Luis Castro epaileak Ibon Iparragirre preso gaixo larriaren egoerari buruzko iritzia eskatu dio Madrilgo Medikuen Elkargoari.Iparra Galdu Baik plataformako kideek azaldu dutenez, Castro epaileak Alcala Meco espetxeko medikuari es...
Iparra Galdu Baik plataformako kideek azaldu dutenez, Castro epaileak Alcala Meco espetxeko medikuari eskatu zion lehenengo Iparragirreren egoerari buruzko iritzia duela bi aste, eta orain, Madrilgo Medikuen Elkargoari eskatu dio.
Jakitera eman dutenez, Iparragirreren abokatuak medikuen txosten guztiak bideratzen ari dira elkargora, orain arte egindako mediku azterketa guztiak esku artean izan ditzaten eta horien arabera baloratu presoaren egoera.
Bestalde, iturri batzuen arabera, Castro epaileak presoaren inguruan egin beharreko tramiteak arintzea eskatu du, Ibonen egoerak txarrera gehiago egingo balu ere.