Leire Bilbao idazleak Euskadi Literatura Saria jaso du Bilbon
'Xomorropoemak eta beste piztia batzuk' lanarengatik saritu dute ondarrutarra. Astelehenean jaso zuen saria Bilbon, Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutikLeire Bilbao idazle ondarrutarrak astelehenean jaso zuen aurtengo Euskadi Literatura Saria.Iñigo ...
‘Xomorropoemak eta beste piztia batzuk’ lanarengatik saritu dute ondarrutarra. Astelehenean jaso zuen saria Bilbon, Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik
Leire Bilbao idazle ondarrutarrak astelehenean jaso zuen aurtengo Euskadi Literatura Saria.Iñigo Urkullu lehendakaria buru eduki zuen Bilboko Azkuna Zentroan egindako ekitaldian jaso zuen ondarrutarrak saria, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura atalean; Xomorropoemak eta beste piztia batzuk lanarengatik saritu dute ondarrutarra. Liburuko ilustrazioak Maite Mutuberriak egindakoak dira.
Bilbaok Jose Ibarrola Bellidok berariaz eginiko Liburu Nabigatzaile izeneko eskulturaren ale zenbatua jaso zuen garaikur gisa lehendakariaren eta Bingen Zupiria sailburuaren eskutik.
Asier Serrano (Linbotarrak), Fernando Aranburu (Patria), Arantza Urretabizkaia (Bidean ikasia), Ander Izagirre (Potosi), Mikel Valverde (Versos de deportes) eta Matias Mugika (François Villonen Testamentua) izan ziren beste sarituak.