Emakume Master Cupeko finalerdian daude Etxaniz eta Ibarra
Leire Etxaniz etxebarritarra eta Iratxe Ibarra markina-xemeindarra arituko dira domekan 12:00etan Berrizko pilotalekuan jokatuko diren lau t'erdiko banakako esku pilota txapelketaren finalaurrekoetan.Etxanizek Elite mailako finalerdia jokatuko du 12:00...
Etxanizek Elite mailako finalerdia jokatuko du 12:00etan, Leire Garai gasteiztarraren aurka, eta Ibarrak, berriz, Lehen mailakoa, Eneritz Arrieta azkoitiarraren aurka. Finalera sailkatzea lortzen dutenek Sopelan jokatuko dute, abenduaren 6an.
Emakume Master Cup txapelketaren antolatzaileek jakitera eman dutenez, 68 izan dira lehi- aketan parte hartu duten pilotariak.