Metal fabrikaren bigarren jaialdia hartuko du Astrak
Metal doinuak entzungo dira Gernika-Lumon, azaroaren 25ean. Hiru talde eta metal DJ bat egongo dira metal jaialdian, iazko formatuari jarraituta.Gustura eta indarberrituta atera ziren Metal Fabrikaren antolatzaileak iazko bi jaialdietatik. Hori dela et...
Metal doinuak entzungo dira Gernika-Lumon, azaroaren 25ean. Hiru talde eta metal DJ bat egongo dira metal jaialdian, iazko formatuari jarraituta.
Gustura eta indarberrituta atera ziren Metal Fabrikaren antolatzaileak iazko bi jaialdietatik. Hori dela eta, jaialdi berri bat daukate esku artean. Azaroaren 25erako ipini dute ordua, zapatuz, Astran. Gau horretan, arma lantegia zena, beste behin ere, metal fabrika bilakatuko da.Iazko bi jaialdietako arrakasta ikusita, aurten ere formatu berari eustea erabaki dute antolatzaileek: hiru talderen kontzertuak eta metal musika jarriko duen DJa izango dira gaua girotzearen arduradunak. Lekeitiotik helduko den Didar taldea izango da agertokira igotzen lehenengoa; Aesthetic ondarrutarren abestiak entzungo dira ostean, eta Lasarte-Oriako Hilotz taldearen kontzertua izango da gaueko azkenengoa.
Biztu Irratia laguntzeko
Aurreko bi aldietan egin legez, Astrako barran ateratzen duten dirua Biztu Irratia laguntzera bideratuko dutela jakitera eman dute antolatzaileek. Jaialdia 20:30ean hasiko da.