Kuxkuxeroak egitasmoaren bigarren saioa eskaini zuten atzo Athletic Clubeko Xabier Etxeita eta Mikel San Jose jokalariek Gernika-Lumoko Gaztelekuan. Kuxkuxeroak egitasmoak gazteen euskararen erabileran eragin nahi du, eredu izan daitezkeen pertsonekin ...
Kuxkuxeroak egitasmoaren bigarren saioa eskaini zuten atzo Athletic Clubeko Xabier Etxeita eta Mikel San Jose jokalariek Gernika-Lumoko Gaztelekuan. Kuxkuxeroak egitasmoak gazteen euskararen erabileran eragin nahi du, eredu izan daitezkeen pertsonekin galdera librean arituz, naturaltasunez eta euskaraz. Zapatuan ere, leku berean eta ordu berean elkartzeko deia egin dute; egun horretan,
Go!azen telesaileko Nerea Mazo egongo da gazteen galderei erantzuten. Gazteek
www.kuxkuxeroak.eus webgunearen bidez Mazori egin nahi dizkieten galderak bidaltzeko aukera daukate aldez aurretik.