Gaur jarriko dira salgai Willis Drummonden kontzerturako sarrerak
Gaur ipiniko dituzte salgai Mutrikuko Gaztetxean Willis Drummondek otsailaren 24an eskainiko duen kontzerturako sarrerak. 7 eurotan eskura daitezke.Gure Tokiak Tour izeneko biraren hasiera izango da, eta, gainera, Kuartz taldea ere igoko da Gaztetxeko ...
Gure Tokiak Tour izeneko biraren hasiera izango da, eta, gainera, Kuartz taldea ere igoko da Gaztetxeko oholtzara.
Sarrerak bakarrik Gaztetxean jarriko dituzte salgai, gaur, bihar eta etzi. Hiru egunetan 19:00etatik 21:30era egongo dira salgai sarrerak. Gaur, gainera, pintxo-pote begetarianoa ere egingo dute.
Willis Drummondek formatu berria dakar Mutrikura. Hiru taldekide igoko dira oholtzara, eta beraientzat etapa berri bat hasiko den arren, aldez aurretik eskerrak eman nahi izan dizkiete beraien kontzertuetara joango diren guztiei. «Zuen beharra daukagu Willis Drummond berri hori behar den bezala martxan jartzeko. Mila esker aintzinetik!».