Adar hotsak lau haizetara zabalduz, Independentzia Egunerako deia egin dute
Deiadar Mendietako tontor guztietatik egin zuten zapatuan deia, ordu berean denetatik. Bermeo eta Busturikoak Solluben batu ziren, Oizera joan ziren, berriz, Ea eta Ondarroako bizilagunakBere garaian Gernikako Biltzarretara deitzeko egiten zen moduan, ...
Deiadar Mendietako tontor guztietatik egin zuten zapatuan deia, ordu berean denetatik. Bermeo eta Busturikoak Solluben batu ziren, Oizera joan ziren, berriz, Ea eta Ondarroako bizilagunak
Bere garaian Gernikako Biltzarretara deitzeko egiten zen moduan, zapatuan, Bizkaiko Deiadar Mendietatik domekan Larrabetzun ospatzekoa zen In- dependentzia Egunerako deia zabaldu zuten lau haizetara, adar hotsak erabilita.Sollube, Gorbeia, Kolitza, Ganekogorta eta Oiz dira bost deiadar mendiak. Horietatik, tontorretan batuta, 12:00etan, eta aldi berean, Euskal Estatu demokratiko eta soziala eratu eta Euskal Errepublika aldarrikatzeko bidean martxan jarri behar den burujabetza prozesua aldarrikatu zuten, bai eta Independentzia Egunerako deia egin ere.
Solluben, esaterako, Bermeo, Busturia, Bakio eta Mungiako bizilagunak batu ziren. Bermeotik Solluberako bidea oinez egin zuten batzuek. 09:00etan abiatu ziren herrigunetik. Ea eta Ondarroako zenbait herritar, berriz, Oizera joan ziren.
Manifestu berbera
Sollubeko tontorrean, txalaparta doinuekin hasi zuten ekitaldia, eta adar hotsak nagusitu orduko, tontor guztietan irakurri zuten manifestua irakurri zuen Ana Tere Bengoetxea Independentistak Sareko kideak. «Independenteak izan gura dugu, jakin badakigulako inoren menpe barik, askoz hobeto biziko garela, gure buruaren jabe. Menpekotasunean ez dugu etorkizunik. Burujabetza berreskuratzeko bideak sakon aztertu, urratsak zehaztu eta ibiltzen hasteko ordua da», zioen manifestuak.
Bidea argi dagoela diote, «Euskal Estatu sozial eta demokratikoa eratu eta Euskal Errepublika aldarrikatu», eta helburua, berriz, honakoa: «Askatasuna, hau da, herritar guztiok zoriontsu bizitzeko herri librea».
Herriz herri burutu diren galdeketekin erakutsi da, «milaka direla bere buruaren jabe den herri batek etorkizun hobea izango duela» sinisten dutenak. «Estatu propioa gura dugu, guztiari buruz geuk erabakitzeko».
Independentistak Sareak antolatuta, domekan, Larrabetzun, Burujabe hobe lelopean batu ziren, eta egun osoko jaia egin zuten han batutakoek. Etorkizuneko Euskal Herria irudikatu zuten; «herri independente bat, arloz arlo, eguneroko bizimoduari aurre egiteko baliabide eta ilusio nahikoa eta gehiago dituena, bere herritar guztien ongizatea bermatu dezakeena».
Larrabetzun batu ziren Euskal Herriko eragileak, eta nork bere arloan egiten duen lana azaltzeko aukera eduki zuen, eta «ozen» adierazi zuten «Euskal Herriaren independentziaren alde» daudela.
Kataluniatik iritsitako hautetsiek ere parte hartu zuten.