Maria Zorroza, txapeldunorde Euskadiko Txapelketan
Donostian lehiatutako 10 kilometroko lasterketan 37 minutu eta 36 segundoko marka lortu du gernikarrak. Aitor Uriarte beteranoen podiumean sartu daGernika ATko Maria Zorroza Euskadiko txapeldunorde geratu da. 10 kilometroko lasterketa lehiatu zuten Don...
Donostian lehiatutako 10 kilometroko lasterketan 37 minutu eta 36 segundoko marka lortu du gernikarrak. Aitor Uriarte beteranoen podiumean sartu da
Gernika ATko Maria Zorroza Euskadiko txapeldunorde geratu da. 10 kilometroko lasterketa lehiatu zuten Donostian domekan, eta gernikarrak 37 minutu eta 36 segundotan amaitu zuen.Sian Robertson da Euskadiko txapelduna. 36 minutu eta 38 segundoko marka egin zuen. Robertsonegaz eta Zorrozagaz batera, Pilar Moranek osatu zuen podiuma. Zorrozarengandik hamar segundora helmugaratu zen Moran. Gizonezkoetan, Unai Arroyo da txapelduna. 31 minutu eta 7 segundoko markagaz irabazi zuen. Aitor Etxeberria eta Kamel Ziani sailkatu ziren bigarren eta hirugarren. Etxeberria lehenengoarengandik sei segundora heldu zen, eta Ziani hamalau segundora.
Gernika ATko Aitor Uriarte Etxebarria hirugarren sailkatu zen gizonezkoen beterano mailan. 33 minutu eta 10 segundotan burutu zuen proba; sailkapen orokorrean 13. postuan geratu zen.