Prozesioetarako boluntario bila dabiltza Bermeon
1.550 urtean eratu zen Santa Vera Cruz elkarteak antolatzen ditu Bermeoko Aste Santuko prozesioak. Horien historia eta tradizio «luzea» nabarmendu dituzteBermeoko prozesioak antolatzen dituen Santa Vera Cruz elkartea boluntario bila dabil. Santuak e...
1.550 urtean eratu zen Santa Vera Cruz elkarteak antolatzen ditu Bermeoko Aste Santuko prozesioak. Horien historia eta tradizio «luzea» nabarmendu dituzte
Bermeoko prozesioak antolatzen dituen Santa Vera Cruz elkartea boluntario bila dabil. Santuak eroateaz gain, antolakuntza lanak egiteko jendea behar dela diote, bai eta santuak janzteko edota loreak prestatzeko ere.Adin guztietako pertsonek parte hartu ahal dutela esan dute, zeregin desberdinak daudelako. Parte hartu gura dutenek 662 37 77 58 telefonora zenbakira deitu beharko dute.
Elkarteak zuzendaritza berritu du. Xabier eta Urko Arostegi anaia gazteak dira presidente eta ordezkari berriak, hurrenez hurren. Estatutuak eguneratu dituzte, egungo legedira egokitzeko. Bermeoko Aste Santuko prozesioen historia eta tradizioa «luzea» dela gogorarazi gura izan dute. Elkartea 1.550. urtean sortu zen, eta prozesioek 450 urte baino gehiago daramatzate Bermeon.
Horregatik, Arostegi anaien ustez, «ezinbestekoa» da «ohitura eta balio historiko handia» daukaten prozesioak mantentzea. Prozesioek, gainera, bisitariak erakartzen dituztela diote, eta hori herriarentzat «oso ona» dela nabarmendu dute.
Aipatu dutenez, Bermeoko prozesioak Euskal Herrian egiten diren «prozesio zaharrenetarikoak» dira, eta inguruan egiten diren bakarrak; «hurbilen egiten direnak Lekeition, Durangon eta Bilbon dira».
Horregatik guztiagatik, prozesioak egitearen garrantzia azpimarratu dute.