«Lanbide Heziketan esperientzia handia hartu eta asko ikasten da»
Lea Artibai Ikastetxeko ikaslea izan zen Ibai Erkiaga Goitiz, eta Lanbide Heziketako Administrazioa eta Finantzak goi mailako zikloa ikasi zuen.Kirolari profesionala izan ondoren ikastea erabaki zenuen. Oraindik aktibo jarraitzen dut zesta-punta mundua...
Kirolari profesionala izan ondoren ikastea erabaki zenuen.
Oraindik aktibo jarraitzen dut zesta-punta munduan kar, kar, kar. 1999.urtean AEBetara joan nintzen pilotan jolastera, Floridara, hain zuzen; Orlando eta Daniako frontoietara. Bertan, 13 urtez aritu ondoren, 2011. urtean bueltatu nintzen Euskal Herrira nire familiarekin. Lan egoera nola dagoen ikusita, prestakuntza ziklo bat ikastera animatu nintzen. Izan ere, Ameriketara nire ikasketak amaitu gabe joan nintzen. Merezi izan du.
Administrazioa eta Finantzak zikloa zelakoa da?
Egia esan, nik uste baino errazago eraman nituen ikasketak. Hainbeste urte liburu bat eskuetan hartu gabe egon eta gero, pentsatu nuen zaila egingo zitzaidala baina ez zen horrela izan. Egin beharreko lanak bertan ikastetxean egiten genituen, eta etxerako ez genuen apenas lanik edukitzen. Klaseak oso entretenigarriak eta erosoak egin zitzaizkidan. Bukatu nuenean pena-eta dena eman zidan handik alde egiteak.
Zeintzuk dira zuretzat Lanbide Heziketa ikasteak dauzkan onurak?
Enpresek nola lan egiten duten ikasten da. Askotan ikasitakoak egiten dudanarekin zerikusirik ez badu ere, esperientzia handia hartzen da, gauza berriak ikasi, beraien lan egiteko era eta baita inguruko enpresekiko duten harremana ere.
Non zaude lanean gaur egun?
Markina-Xemeinen kokatuta dagoen Gaimaz enpresan nago lanean, administrazio bulegoetan. Praktikak ere hemen egin nituen. Oso gustura, lankide jatorrak eta etxetik ezin hurbilago, ezin dut gehiagorik eskatu!