Karraspiorako autobusean joateko izena eman behar da
Aulestitik Mendexako Karraspio hondartzara joateko autobusa egongo da uztaileko astegunetan.Autobusean joateko udaletxean izena ematea beharrezkoa da; honako hau da udaleko telefono zenbakia: 94-627 90 06.Leku mugatuak izango direnez, ekainaren 27a aur...
Autobusean joateko udaletxean izena ematea beharrezkoa da; honako hau da udaleko telefono zenbakia: 94-627 90 06.
Leku mugatuak izango direnez, ekainaren 27a aurretik izena eman behar dela zehaztu dute Urzabal Guraso Elkartearen ordezkariek.
Aulestitik 15:15ean irtengo da autobusa, eta bueltarako orduari dagokionez, 19:45ean aterako da Karraspio hondartzatik.
Eguneko prezioa 2,5 eurotan ezarri dute. Baina asteko bonua ere eskuratu ahalko da. Lau eguneko asteetan, 10 euroko bonua egongo da, eta bost eguneko asteetan, berriz, 12,5 euro ordaindu beharko dira. Bestalde, joan-etorria egiteko eguneko tiketak 4 euro balioko ditu.
Hala ere, bonua eskuratzen dutenek lehentasuna edukiko dute, beraz, eguneko tiketak mugatuak izango direla jakitera eman dute.
Autobusa betetzeko gutxieneko kopuruak izena eman ezean, ez da autobus zerbitzua egongo, eta, hortaz, izena eman dutenei dirua itzuliko diete.
Abuztuan
Era berean, eguraldi txarragatik egun batzuetan zerbitzurik ez balego, uda bukaeran dagokion dirua bueltatuko liekete bonuak hartu dituzten herritarrei.
Bestalde, guraso elkarteak abuztuan ere eskainiko du hondartzara joateko autobus zerbitzua. Orduan, baina, asteka antolatuko dute zerbitzua.