Kirmen Uriberen 'Mussche' liburuaz ariko dira Irakurketa Txokoan
Munitibarko Euskara Agendaren barruan, bi hitzordu dituzte herritarrek aste honetan.Alde batetik, Irakurketa Txokoan elkartuko dira Udal Liburutegian bihar, 19:00etatik aurrera. Herritarren artean euskarazko lanen irakurzaletasuna bultzatzea duen egita...
Alde batetik, Irakurketa Txokoan elkartuko dira Udal Liburutegian bihar, 19:00etatik aurrera. Herritarren artean euskarazko lanen irakurzaletasuna bultzatzea duen egitasmo honen barruan, Kirmen Uribe ondarrutarraren Mussche liburua aztertuko dute biharko solasaldian. Nahi izan duenak liburutegian eskuratu ahal izan du aipatu liburua.
Beste alde batetik, Euskal ohiturak eta kondairak hitzaldia emango du Jabier Kaltzakortak, Txori Tabernan, zapatuan. 19:00etan jarri dute bertan elkartzeko ordua.
Euskara Batzordeak aisialdian herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko prestaturiko ekintzak dira biak.